2020(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

TRENAREN PROIEKTUA

Kaixo!! 

Gaur, landu dugun proiektuaren berri eman nahi dizuegu. 
Gure gelari izen bat jarri behar geniola esan zigun Leirek eta denon artean erabaki genuen gure gela trena izango zela. Horregatik, trenak landu ditugu. 

Lehenik eta behin tren handi bat sortu genuen bakoitzak gure bagoia margotuz. Gelako paretan daukagu jarrita eta dotore-dotore geratu zitzaigula pentsatzen dugu.



 

Zuek ere pentsatzen duzue polita geratu dela? 


Gainera, etxetik trenei buruzko gauza pila ekarri genituen eta asko ikasi dugu. Ikusi ikusi: 




Trenaren zati ezberdinak ere ikusi eta ikasi ditugu: argiak, gurpilak, eskailerak, tximinia, txirrina, makinistaren kabina, engantxeak, bagoiak....ah! eta baita pantografoa ere. Eta zuek, badakizue zer den pantografoa? Oso hitz xelebrea da, baina primeran ikasi dugu zer den trenaren zatien bikote jolasaren bidez.  



Gainera, semaforoak duen garrantziaz ere ohartu gara eta badakigu gu soilik berdez dagoenean pasako garela!




Proiektu hau izugarri gustatu zaigu eta lan pila egin ditugu. Hemen erakutsiko dizkizuegu egindako batzuk: 








Espero dugu zuei ere guri bezainbeste gustatu izana.
Eta orain...erronka txiki bat: norbaitek asmatuko du zein izango den hurrengo proiektua?

Besarkada bat gela osoaren partez!!!



 ___

Kaixo!! 

Nos hace mucha ilusión enseñaos todo lo que hemos hecho en este proyecto.  
Leire nos dijo que le pusiéramos un nombre a la clase y después de hablar entre todos decidimos que nuestra clase sería la de los trenes, por lo tanto, empezamos a trabajar el tema. 

Antes de nada, realizamos un tren entre todos y cada uno pintó su vagón. Lo pusimos en la pared de la clase y creemos que ha quedado muy bonito. ¿Os gusta?

Desde casa hemos traído varios juguetes y objetos y mediante ellos también hemos aprendido muchas cosas. 

Mediante el juego de buscar las parejas aprendimos las diferentes partes de un tren: los vagones, enganches, luces, cabina del maquinista, ruedas, timbre, pantógrafo....y vosotros, ¿sabéis lo que es el pantógrafo? 

Sabemos también la importancia que tiene el semáforo y hemos aprendido que solo pasaremos cuando está en verde. 

Hemos trabajado muchísimo y hemos disfrutado un montón con este proyecto. Os dejamos varias fotos para que lo podáis ver. 

Y ahora un pequeño reto...¿Alguien adivinará cuál será el siguiente proyecto? 

Besarkada handi bat!!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zorionak Xumai!

 Azken urtebetetzea ospatzeko ordua iritsi zaigu. Xumaik abuztuan beteko ditu urteak, baina gaur elkarrekin ospatzeko aukera izan dugu. Mila...