Aurten arraroak izan badira ere, ilusio handiz prestatu ditugu iyoteak.
Eskola guztia musika estilo ezberdinetaz joango ginela erabaki genuen eta haur hezkuntzakook musika afrikarra aukeratu genuen. Beraz, tribu afrikarrez mozorratu ginen.
Mozorroak prestatzen lan handia egin genuen gauza asko baitzeuden egiteko (koilareak, masaiek erabiltzen dituzten makila bereziak, arropak, dantza entseguak...). Nabaria da langile bikainak garela eta primeran geratu zitzaigun dena.
Ostiralak 12a iritsi zen eta harro harro etorri ginen eskolara. Gure dantza beste behin entsaiatu eta prestatzen hasi baino lehen...indarrak hartzeko gosari berezia!! Dinosaurio gailetak eta patatak!! Zein goxoaaaaak!!!!
Azkenik frontoira joan ginen (eguraldi oso txarra zegoenez han ospatu genuen jaialdia), gure dantza egin, eskolako beste lagunen dantzak ikusi, 6.mailakoek atera zituzten erraldoiak ere ikusi...
Dotoreak gaudela iruditzen zaizue?
Guk primeran pasatu genuen, dantza pila egin genuen eta izugarrizko barreak bota genituen.
Segidan gure dantza ikusi dezakezue ea zer iruditzen zaizuen: GURE DANTZA
Besarkada handi bat!!!
___
Este año aunque los carnavales han sido diferentes los hemos preparado con mucha ilusión. Decidimos que toda la escuela se disfrazaría de un estilo de música y nosotrs (ls de educación infantil) decidimos vestirnos de tribu africana. Hemos hecho mucho trabajo preparando todo (collares, palos especiales que utilizan los Masai, trajes, preparar y ensayar el baile....).
Celebramos el 12, viernes, y por ello, vinimos muy contentos a la escuela. Ensayamos de nuevo nuestro baile y antes de ir al frontón...almuerzo especial: galletas de dinosaurio y patatas!!! En el frontón bailamos nuestro baile y vimos los bailes que habían preparado los demás. Los de 6º sacaron los gigantes a bailar y nos gustó muchísimo.
¿Os parece que estamos elegantes?
Podéis ver nuestro baile aquí: GURE DANTZA
Besarkada handi bat!!!