2020(e)ko irailaren 23(a), asteazkena

ZORIONAK JURDAN!

 Aurreko astelehenean gure Jurdanen urtebetetze eguna izan zen, 3 urtetxo bete zituen eta ederki ospatu genuen gelan. Bizkotxo bat ekarri nahi zuen lagunekin banatzeko baina Covid19 harraro hau dela eta ezinezkoa izan zen. Hala ere, ez pentsa ospatu gabe geratu ginenik, bai zera! 

Gelan urtebetetzeak ospatzeko tarta dotore bat daukagu eta gainera, koroia ere apaindu genion denon artean.  

Oso zoriontsu egon zen Jurdan egun osoan zehar eta noski, gu ere poz-pozik egon ginen berarekin. 

ZORIONAK MAITIA ETA URTE ASKOTARAKO! 
ASKO MAITE ZAITUGU!!!

__

El lunes pasado nuestro Jurdan cumplió tres añitos y esas celebraciones nos encantan en la clase. Él quiso traer un bizcocho para compartir con los amigos, pero con esto del Covid19 no fue posible. De todas maneras no penséis que nos quedamos sin celebrarlo. ¡No, no!

En la clase tener una tarta muy especial para estas ocasiones, además le ayudamos a Jurdan a adornar su corona. 

Estuvo muy feliz durante todo el día, y nosotros igual de felices compartiendo su día con él. 

ZORIONAK MAITIA!
ASKO MAITE ZAITUGU!  




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zorionak Xumai!

 Azken urtebetetzea ospatzeko ordua iritsi zaigu. Xumaik abuztuan beteko ditu urteak, baina gaur elkarrekin ospatzeko aukera izan dugu. Mila...