2023(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

ZORIONAK AIMAR!!!

 GAUR AIMARREN URTEBETETZEA OSPATU DUGU. 

DAGOENEKO HASI GARA 6 URTE BETETZEN!

HANDITZEN HANDITZEN... AURRERA GOAZ!

ONGI PASA EGUNA AIMAR!




2023(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Alain protagonista!

 Urtarrilean Alain izan genuen asteko protagonista.

Oso ongi pasa genuen bera hobe ezagutzen, bere jostailuekin jolasten, bizitzako argazkiak ikusten.... baina bereziki, bere familiaren bisitarekin izugarri gozatu genuen.

Izan ere... Zatamarro eta guzti ekarri zuten eskolara! Eta berari buruzko ipuin zoragarria kontatu ziguten 🤗

Mila esker familia! 




2022(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

Mateo protagonista

 Azaroan Mateo izan genuen protagonista.

Bere gauza gustokoenak erakutsi zizkigun, eta guk haiekin primeran pasa genuen. Gainera bere gurasoak gurera etorri ziren eta aita erraldoi dantzaria denez, pila bat ikasi genuen Euskal Herriko erraldoiei buruz!

Mila esker Mateo eta familia! Oso aste polita izan da!




2022(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

FRUTEKIN AURPEGIAK

 Giuseppe Arcinboldo artistaren moduan ibili gara gaur. Udazkeneko frutak erosi eta  guk ere sortu ditugu aurpegi dibertigarriak!





2022(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

MENDUKILO ETA UHARTE ARAKIL

 Gogoratuko zareten moduan, urrian, txangoa egin genuen Mendukiloko kobazuloetara eta Uharte Arakileko egur parkera.

Primeran pasa genuen!

Hemen duzue bideotxo bat eguna nola joan zen ikusteko.




2022(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

ZORIONAK LUAR!

 Larunbatean Luarrek 5 urte bete zituen. Primerako bizkotzoxoarekin ospatu dugu gelan.

Mila esker Luar!!!




2022(e)ko urriaren 14(a), ostirala

Ausarten kluba!

 Kaixo!

Gelan ausarten kluba osatu dugu (izen hori duen liburutik abiatuta)

Horrek esan nahi du, gure klubeko kideok elkar zainduko dugula, batek laguntza behar duenean beti prest egongo garela, eta bereziki, arazoak modu baketsuan konpontzen ahaleginduko garela!

Hoy hemos creado el "club de los valientes". Eso significa que nos ayudaremos entre todos y todas, y sobre todo, que intentaremos resolver los problemas de forma pacífica.



Zorionak Xumai!

 Azken urtebetetzea ospatzeko ordua iritsi zaigu. Xumaik abuztuan beteko ditu urteak, baina gaur elkarrekin ospatzeko aukera izan dugu. Mila...